Gizartea -
Euskotren
Arazo teknikoak tarteko, Euskotreneko bidaia-txartelak erosi eta txartelak kargatzea eskudirutan egin behar da
Euskotrenek Twitterren jakitera eman duenez, ezin da egin, oraingoz, kreditu-txartela erabiliz.
EITB MEDIA
Euskotreneko erabiltzaileek, astearte honetan, eskudirutan ordaindu behar dituzte bidaia-txartelak eta kontakturik gabeko txarteletako kargak; izan ere, "arazo teknikoak" tarteko, ezinezkoa da kreditu-txartela erabiliz egitea, konpainiak berak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.
Euskotren, txio horretan zehaztu duenez, lanean dabil arazoa "ahalik eta lasterren" konpontzeko. Erabiltzaileei barkamena eskatu die, gainera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea