Gizartea -

Jaurlaritza

'Orpoaren proban' bost patologia gehiago sartzea aztertzen ari dira

"Gaixotasun arraroak" atzemateko baheketa 2012 urte amaierarako ezartzea aztertzen ari dira.

Jaioberria.
Jaioberria.
Jaioberria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzako Osasuna Saila Jaioberriengan Jaiotzetiko Eritasunak Bahetzeko EAEko Programan bost patologia gehiago atzemateko probak sartzea aztertzen ari da; honezkero aztergai diren bost patologiei gehituko litzaizkieke horiek.

Egun, programan bost patologia gehiago sartzeko ikertze lanetan dihardu Euskal Autonomia Erkidegoko Jaioberrien Behaketarako Batzorde Aholkulariak, eta hori 2012an bertan egitea aztertzen ari dira. Zehazki, homozistuniria, azidemia isovalerikoa, I. mailako azidemia isoglutarikoa, Arce botika eta kate luzeko AcilCoAren falta izango lirateke.

Bost dira oraingoz Behaketa Programako "gaixotasun arraroak": sortzetiko hipotiroidismoa, fenilzetonuria, hidrogentatu gabeko AcilCoAren falta eta fibrosis kistikoa. Gaixotasun hauek guztiak ez daude oso zabalduta EAEn, baina oso larriak dira. Gainera, goiz atzemanez gero, haien eraginak murriztu egin daitezke.

Hori da programaren helburu nagusia, izan ere, horrelako gaixotasunen bat atzematen zaien jaioberriei, tratamendu egokia jartzea ahalbidetzen die probak, eta bizi-kalitatea hobetzen zaie.

Jaio eta gehienez jota 48 ordutan orpotik ateratako odol lagina aztertzen delako esaten dioten “orpoaren proba”.

1982an Euskadin jarri zutenetik sortzetiko nahasmendua duten 203 kasu atzeman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea