Gizartea -
sanferminak
PACMAk salaketa aurkeztu du Jesulin de Ubrique toreatzaile ohiaren kontra Iruñeko zezen plazara jaisteagatik
Gertakariak Nafarroako zezenketen araudiaren kontrakoak direla adierazi du elkarteak. Ostiraleko zezenketa ikustera joan zen toreatzaile izandakoa, eta, une batean, plazara sartu zen.
EITB MEDIA
PACMA alderdi animalistak salaketa aurkeztu du Jesulin de Ubrique toreatzaile ohiaren kontra sanferminetako zezenketa batean, uztailaren 8an, Iruñeko zezen plazara jaisteagatik, araudiak halakoak egitea debekatzen duen arren.
Toreatzaile izandakoa ostiraleko zezenketa ikustera joan zen Iruñera, baina, une batean, plazan sartu zen Daniel Luque zoriontzeko. Ikus-entzuleek debekatuta dute plazan sartzea, Nafarroako zezenketen araudiaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea