Gizartea -
Donostia
81 urteko gizon bat hil da igande honetan Kontxako hondartzan
Ondoezik sentitu da, eta bertaratu diren osasun-langileak suspertzen saiatu diren arren, ez dute haren bizitza salbatzerik lortu.
EITB MEDIA
Igande honetako 19:30ak aldera, Kontxako hondartzan zegoen 81 urteko gizon bat ondoezik sentitu da. Bertan zeuden pertsonek osasun-laguntza eskatu dute, baina lekura bertaratu diren osasun-langileek ezin izan dute ezer egin eta gizonezkoa bertan hil da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak konfirmatu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea