Gizartea -
Iruñean eta Logroñon
Bi atxilotu, beste batzuen kontu elektronikoetan sartzea egotzita
22 eta 24 urteko gazteei sekretuak agerrarazte delitua egotzi diete. Antza, informazio pribatua eskuratzen zuten eta ondoren inguruan eta Internet sarean zabaltzen zuten.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak bi gazte atxilotu ditu Iruñean eta Logroñon, sekretuak agerrarazte delitua egotzita.
22 eta 24 urteko gazteak Interneteko erabiltzaileen kontu elektronikoetan eta sare sozialetako profiletan sartzen ziren, ustez. Horietan, informazio pribatua jasotzen zuten, eta, ondoren, inguruan edota Sarean zabaltzen zuten.
Hiru emakumek gertakari horiek salatu zituzten joan den urrian, eta Poliziak ikerketa jarri zuen martxan. Antza, atxilotutako bi gazteak Madrilgo etxe batetik eta bietako batek ikasten zuen unibertsitatetik sartzen ziren erabiltzaileen kontuetan.