Gizartea -
Zirkulazioa
Bi gizon eta adingabe bat zauritu dira Zumaian izandako istripu batean
Zaurituetako bat, 65 urtekoa, zainketa berezien unitatean dago ingresatuta zauri oso larriekin.
Erredakzioa
Hiru pertsona zauritu dira bi autok N-634 errepidean aurrez aurre talka egin ondoren, Zumaia parean (Gipuzkoa). Zaurituen artean adingabe bat dago, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Auto-istripua 9:30ean gertatu da, N-634 errepidean, Arrondoko gasolindegitik hurbil, Donostiara bidean. Talkaren ondorioz, zaurituetako bat bere autoaren barrutik atera behar izan dute.
Larrialdiko zerbitzuek Aita Donostia Ospitalera eraman dituzte hiru zaurituak. Osakidetzako iturriek azaldu dutenez, zaurituetako bat, 65 urtekoa, zainketa berezien unitatean dago ingresatuta zauri oso larriekin; 30 urteko beste gizona ez dago larri, baina ospitalean ingresatu dute; eta haurrak zauri arinak ditu eta ziurrenik datozen orduetan jasoko du senda-agiria.