Gizartea -
Bartzelonako Auzitegia
Lau mossok bi urteko zigorra bete beharko dute, torturak egiteagatik
Horien kontrako epai irmoa igorri du gaur Bartzelonako Auzitegiak. Horren arabera, aurrekaririk izan ez arren, kartzelara bidaliko dituzte, "segurtasun arrazoiak direla eta".
Erredakzioa
2006an gizon bat torturatu zuten lau esquadra mossok bi urteko kartzela zigorra bete beharko dute, nahiz eta Espainiako Gobernuak indultu partziala aitortu, Bartzelonako Auzitegiak aginduta.
Auzitegiaren bederatzigarren sekzioak sei urte eta zazpi hilabeteko zigorra jarri zien torturatzeagatik, lesioak eragiteagatik eta etxebizitza bat bortxatzeagatik.
Ebazpenean frogatutzat eman zutenez, agenteek kolpatu eta torturatu egin zuten atxilotu errumaniar bat. Lapur bat zelakoan atxilotu zuten, eta haren bikotekidea (haurdun zegoen, hiru hilabeteko) ere jo zuten, etxea legez kanpo miatzen utzi zien arte.