Gizartea -
Gertakaria
Emakume baten hilotza topatu dute Kontxako badian, ur gainean
Emakumea oraindik ez dute identifikatu, baina 30-40 urte inguru omen zituen. Ertzaintza kasua ikertzen hasi da eta ez da hipotesirik baztertzen.
Erredakzioa
30 eta 40 urte arteko emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Santa Klara irlatik gertu, Donostian. Oraindik ez dute emakumea identifikatzerik izan, ez baitzuen dokumentaziorik soinean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gorpua 10:45 aldera aurkitu dute Santa Klara irlaren ondoan. Piraguismoa praktikatzen ari zen pertsona batek ikusi du eta abisua eman die larrialdi zerbitzuei.
Emakumearen gorpua Gipuzkoako Gurutze Gorriko Itsas Salbamenduko txalupa batek erreskatatu du eta auzitegi-medikuarenera eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakumea identifikatzeko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko, izan ere, oraindik ez da hipotesirik baztertzen, nahiz eta "heriotza duela gutxi" izan dela ematen duen.