Gizartea -

Ezbeharra Gipuzkoan

Motorzale bat hil da Donostian, eta istripuan inplikatutako furgonetak ihes egin du

Ezbeharra 09:15 aldera gertatu da GI-20 errepidean, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren arteko tartean. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, istripua argitzeko.

Polloeko tunal, Donostian. Irudia: EITB Media
Polloeko tunal, Donostian. Irudia: EITB Media
Polloeko tunal, Donostian. Irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko motor-gidari bat hil da ostiral honetan, Donostian, Ertzaintzak ohar batean jakitera eman duenez.

Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Unitateak herritarren laguntza eskatu du, ezbeharra argitzeko.

Istripua 09:15 aldera gertatu da GI-20 errepidean, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren arteko tartean. Hori koloreko Renault Kangoo furgoneta batek eta Kymco motorrak talka egin dute.

Anbulantzia batek motozalea Donostia Ospitalera eraman du, baina handik gutxira hil egin da.

Istripuaren inguruko informazio baliagarria duten pertsonak Ertzaintzaren 943 53 91 19 telefonora deitu dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak