Gizartea -

Nafarroa

31 urteko gizonezko bat larri zauritu da Olaztin, eraso baten ondorioz

Arma zuriz eragindako zauriak omen ditu gizonezkoak. Nafarroako Ospitalera eraman dute, eta Foruzaingoak 19 urteko gazte bat atxilotu du, eraso delitua egotzita.

Gizon bat larri zauritu da Olaztin, eraso baten ondorioz

00:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizonezko bat larri zauritu da Olaztin (Nafarroa), larunbat goizeko lehen orduetan izandako eraso batean, Nafarroako Foru Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.

Jazoera 07:35ean gertatu da, Olaztiko Kale Nagusian. Dirudienez, borroka bat izan da eta, horren ondorioz, 31 urteko gizonezko bat arma zuriz larri zauritu dute. Altsasuko mediku-talde batek artatu du gizona eta, geroago, Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Foruzaingoak 19 urteko gazte bat atxilotu du, eraso delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa