Gizartea -
NAFARROA
Atxilotzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Tuteran, talde kriminal baten parte izateagatik
Gizona Errumaniak erreklamatutako nazioarteko iheslari bat da, eta espetxera bidali dute atxilotzeko Europako agindua gauzatu arte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Foruzaingoko agenteek Errumaniak erreklamatutako nazioarteko iheslari bat atxilotu zuten ostiral honetan Tuteran. Gizonak atxilotzeko Europako agindua zuen, talde kriminal baten parte izatea egotzita.
Atxilotuak hamar urteko kartzela zigorra zuen. Gizona aurkitu ondoren, Madrilgo Auzitegira eraman zuten, eta, bertan, Instrukzioko epaitegiak espetxera bidali zuen, komunikatuta eta fidantzarik gabe, atxilotzeko Europako agindua gauzatu arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea