Gizartea -

GALIZIA

Alvia trenaren istripuko biktimek justizia eskatu dute Santiagon

2013ko uztailaren 24an, Santiagoko geltokitik hiru kilometrora, trena errailetik atera zen, eta 80 hildako eta 145 zauritu utzi zituen.

Igande honetako elkarretaratzea. Argazkia: EFE.
Igande honetako elkarretaratzea. Argazkia: EFE.
Igande honetako elkarretaratzea. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alviako istripuaren biktimak zein horien senide eta lagunak Obradoiro plazan bildu dira igande honetan, "betiko gauza bera, justizia" aldarrikatzeko. 12:00ak aldera, 04155 Alviako Biktimen Plataforma Elkartea Santiagoko tren geltokian bildu da, duela bederatzi urte gertatutako istripuaren inguruko "egia eta justizia" eskatzeko.

Elkarteko lehendakari eta bozeramaile Jesus Dominguezek adierazi du "tristea" dela bederatzi urte geroago "ikerketa independentea" eskatzen jarraitu behar izatea, baina esan du itxaropena ez duela galduko.

Urrian, istripuaren inguruko epaiketa hasiko da, baina elkarretaratzera gerturatu direnek salatu dute berandu iristen den justizia "ez dela benetako justizia".

2013ko uztailaren 24an, Angroiseko bihurgunean, trena errailetik atera zen, Santiagoko geltokitik hiru kilometrora, eta 80 hildako eta 145 zauritu utzi zituen ezbehar horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Galizia azken ordukoa Tren istripuak azken ordukoa