Gizartea -

Gipuzkoa

Hernioko gurutzeak 75 urte bete ditu

Erniozaleak kultur elkarteak 25. urteurrena ospatzeko festa antolatu du igande honetan Zelatunen erromeriarekin eta hamaiketakoarekin; kultur elkarteak bere ibilbideari amaiera emango dio gaur.

Hernio mendia. Argazkia: Joxe Zubieta
Hernio mendia
Hernioko gurutzeak 75 urte bete ditu

02:36

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urte beteko dira gaur, igandea, Hernio puntan dagoen gurutzea inauguratu zenetik. Hernio mendia Gipuzkoako tontorrik esanguratsuenetako bat da, baita Euskal Herriko mendizaleentzako erreferenteetako bat ere. Milaka pertsonak gonetan gora egiten dute urtero, tontorretik dagoen panoramika ikusgarria baita.

Erniozaleak kultur elkarteak ere San Inazio egun hau ospatu nahi du erromeria eta hamaiketako batekin. Elkarteak berak 25 urte beteko ditu aurten, eta, egun horretan, ibilbidea agurtu eta elkartea desegingo dute. Zortzi herrietako hainbat lagunek sortu zuten elkartea 1997an, eta, orain, belaunaldi berrien bultzadaren faltan, bertan behera utziko dute, Mikel Maiza elkarteko kideak azaldu duenez.

Txistulari eta dantzarien eskutik, aurreskua egingo dute 10:30ean, gurutzearen parean. Maizaren esanetan, dantzarekin batera, elkarteak egin duen lana azalduko dute. Ondoren, festa egingo dute Zelatungo Bordaren inguruan. Sardinak erreko dituzte bertaratzen direnentzat. Hori, 11:00etatik 13:00etara izan da, eta, ondoren, Zelatungo betiko martxari jarraituta, nahi duenak bordan bazkaltzeko aukera izan du, eta erromeriarik ere ez da faltako.

Asko dira kareharrizko mendigune horrek gordetzen dituen altxor eta sekretuak. Gurutze zuri handi hori, inguruko beste mendi batzuk bezala (Uzturre, Pagoeta, Buruntza, eta abar) Leon XIII.a aita santuak mendi tontorretan gurutzeak jartzeko egin zuen deiaren barruan kokatzen da, eta euskal elizbarrutietan oihartzun handia izan zuen.

Lehen gurutzea 1911n jarri zuten, eta, ordutik, jende askok gurutzeak jarri zituen gailurrean maite zituztenen oroimenez. Horren ondorioz, mila gurutzeen mendia bihurtu zen Ernio, eta hilerri baten itxura hartu zuen. Azkenik, 1947an, hainbat herritako udalek gailurretik gurutze oroigarri guztiak kentzea erabaki zuten, gurutze zuri handia eta kalbarioko gurutzeak izan ezik.

Monte Hernio

1997an, Hernio inguratzen duten zortzi herritako ordezkariak biltzen dituen Erniozaleak kultur elkartea sortu zen gurutzea altxatu zuten pertsonak gogoratzeko eta ikur hori sustatzeko. Mikel Maiza elkarteko kidearen esanetan, Zelatungo borda ere berreraiki zuten, eta mendi martxa antolatzen hasi ziren; lehenik, urtero egiten zuten, eta, gero, bi urtean behin: "Erniopeko zortzi herrien arteko ibilaldia", Hernialde, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Aia, Bidania-Goiatz, Errezil eta Larrauletik igaroz. 

25 urte bete ditu aurten elkarteak, eta ibilbidea amaitzea erabaki dute "errelebo faltagatik". San Inazio egunean, beraz, taldea desegingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak