Gizartea -

Iparralde

Gizon bat itota hil da Senpereko zingiran

Ezbeharra igande honetako 15:30ak aldera jazo da. Bainua hartzera lakuan sartu da gizona eta, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die. Haren hilotza aurkitu dute handik gutxira.

Senpereko lakuaren irudietako bat. Argazkia: Manuel Marques
Senpereko lakuaren irudietako bat. Argazkia: Manuel Marques
Senpereko lakuaren irudietako bat. Argazkia: Manuel Marques

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urte inguruko gizonezko bat hil da Senpereko lakuan (Lapurdi) itota, Sudouest kazetak zabaldu duenez.

Ezbeharra igande honetako 15:30 aldera jazo da. Bainua hartzera lakuan sartu da eta, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die.

Itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero, ontzi bat eta Angeluko urpekariak mobilizatu dituzte. Handik gutxira, gizona aurkitu dute, baina ezin izan dute suspertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Itotzeak itsasoan