Gizartea -

aste nagusia

Bilboko barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, autismoa duten pertsonentzat

Abuztuaren 21, 24 eta 26an, 17:00ak eta 20:00ak artean, barrakek ezingo dute musikarik edo soinu gogorrik igorri.

Etxebarria Parkeko barraka esparrua. Artxiboko argazkia: EITB Media
Etxebarria Parkeko barraka esparrua. Artxiboko argazkia: EITB Media
Etxebarria Parkeko barraka esparrua. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Etxebarria Parkeko barrakek soinu alteraziorik gabeko ordu tarteak izango dituzte lehen aldiz hiru egunez, "pertsona autistek ere barrakez gozatu ahal izateko inolako aurreiritzirik gabe", Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Hain zuzen, abuztuaren 21, 24 eta 26an, 17:00ak eta 20:00ak artean, barrakek ezingo dute musikarik edo soinu gogorrik igorri, espazioa "ahalik eta barneratzaileena" izate aldera.

Abuztuaren 12tik irailaren 4ra jarriko dute barraka esparrua Bizkaiko hiriburuko parkerik handienean. Hala ere, Juan Mari Aburto alkateak ez du abuztuaren 19ra arte inauguratuko, txupinazoa baino egun bat lehenago.

Aurten, 73 atrakzio izango dira guztira, 2019an baino bat gehiago. Gainera, zirkua barraken egun berdinetan zehar egongo da zabalik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko albisteak Euskal herriak Bizkaiko albisteak EAE Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Jaiak