Gizartea -

Karrera amaierako proiektua

EHUko ikasle batek Ilargiaren kartografia geologikoa egin du

Orain arte Aristarko kraterraren bereizmen onena duen kartografia geologikoa izan da proiektuaren azken emaitza.

Iñaki Ordoñez eta bere tutorea proiektuaren emaitzei begira. Argazkia: EHU
Iñaki Ordoñez eta bere tutorea proiektuaren emaitzei begira. Argazkia: EHU
Iñaki Ordoñez eta bere tutorea proiektuaren emaitzei begira. Argazkia: EHU

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko Topografia Ingeniaritza Teknikoko ikasle batek Ilargiko ageriko aldean dagoen 10.000 km² inguruko eremu baten azterketa topografikoa eta geologikoa egin du karrera amaierako proiektuan. Aristarko kraterra dago bertan, eta handik gertu, material geologiko asko dituen eremu bat.

Proiektuari ekin ahal izateko, Iñaki Ordoñez ikasleak, aurretik, Ilargiaren inguruan biraka dabiltzan sateliteek lortutako irudiak behar izan ditu. Irudi horiek aztertuz eta ebaluatuz, beharrezko informazio topografikoa eta geologikoa eskuratu du Ordoñezek, bi motatako ezaugarri horiek mapa bakarrean integratu ahal izateko.

Unibertsitateak adierazi duenez, orain arte egindakoen aldean bereizmen onena (1/350.000) duen Aristarko kraterraren kartografia geologikoa egin du. Bestalde, material geologikoen sailkapenari dagokionez, azterketak fidagarritasun handia du, antzeko ikerketa batzuetan lortu diren emaitzekin era kualitatiboan alderatuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea