Gizartea -

Ikasturte amaierara arte

Zorrotzako familia baten kaleratzea atzeratu dute

Pisuaren jabeak langabezian eta gizarte laguntzarik gabe geratu zirenean utzi zioten hipoteka ordaintzeari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendia Familiaren Euskal Elkarteko kideek Bilboko Zorrotza auzoko familia bat etxetik kaleratzea atzeratu egin dute gaur, hustu behar zuten etxebizitza horren aurrean protesta eginda.

30 pertsona inguru bildu dira kaleratzearen aurka protestatzeko, eta kalean pankarta baten atzean jarrita itxaron diote epaileak bidalitako segizioari. Kutxabankeko (entitate horrekin dute hipoteka kreditua) ordezkariarekin hitz egin ostean, kaleratzea ikasturte amaiera arte atzeratzea erabaki dute.

Pisuaren jabeak (bost seme-alabako familia ugaria) pozik agertu dira kaleratzea atzeratu dutela jakindakoan, eta langabezian eta gizarte-laguntzarik gabe geratu zirenean utzi ziotela hipoteka ordaintzeari esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea