Gizartea -
trafikoa
81 urteko gizon bat hil da Basaurin kamioi batek harrapatuta
Bizkaiko udalerriko hiriguneko Cervantes etorbidean gertatu da istripua.
agentziak | eitb media
81 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Basaurin (Bizkaia) izandako trafiko istripu batean, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.
Eguerdiko 11:45ak aldera gertatu da istripua Basauriko hiriguneko Cervantes etorbidean kamioi batek gizona harrapatu duenean.
Anbulantzia bat bertaratu da tokira, baina osasun langileek zauri larriak pairatu zituen gizonaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Ertzaintzak argiketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak zehazteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea