Gizartea -

Araba

Hiru emakume atxilotu dituzte Gasteizen desobedientzia, erresistentzia eta agenteei aurre egitea egotzita

Gasteizko bi tabernetan izan dira atxiloketak, ostiral arratsaldean eta larunbateko lehen orduetan.

Gasteizko Udaltzaingoaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Gasteizko Udaltzaingoaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Gasteizko Udaltzaingoaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak hiru emakumezko atxilotu ditu azken orduetan, agenteei aurre egitea, desobedientzia eta erresistentzia delituak leporatuta.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, larunbat honetako 07:55ean, 21 eta 25 urte arteko bi gazte atxilotu dituzte, Gasteizko erdiguneko taberna batean izandako liskar batean udaltzainei aurre egiteagatik. Dirudienez, eraso baten berri jaso ostean, tabernara bertaratu ziren poliziei eraso egin zieten bi gaztek. Udaltzainetako bik zauriak dituzte.

Bestalde, ostiral arratsalde honetan 56 urteko beste emakume bat atxilotu du Udaltzaingoak, Alde Zaharreko taberna batean beste bezeroak molestatzen ari zirelakoan. Poliziak agindutakoari jaramonik egiten ez ziola ikusita, atxilotu egin dute, desobedientzia eta erresistentzia delituak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak