Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat hil da banku-lapurreta baten osteko tiroketan, Sevillan

Poliziaren agenteak eta lapurrak tiroka hasi dira, eta horietako batek autobus geltoki batean zegoen 50 urteko emakume bat jo du bete-betean.

Tiroketa jazo den tokia (Sevilla). EFE
Tiroketa jazo den tokia (Sevilla). EFE
Tiroketa jazo den tokia (Sevilla). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urte inguruko emakume bat hil da Sevillako San Juan de Aznalfarache herrian, banku-lapurreta baten ostean izandako tiroketan.

Gertakaria 08:30ean jazo da. Hainbat herritarrek larrialdi zerbitzuetara deitu dute banku-lapurreta baten berri emanez eta tiro hotsak entzun dituztela ohartaraziz. Abisua jaso bezain pronto Espainiako Poliziaren agenteak, udaltzainak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, udaltzainek bi susmagarri ikusi dituzte Antonio Machado kalean dagoen banketxe batetik ateratzen, eta gelditzeko esan diete, lapurrak horiek zirela pentsatuta. Orduan hasi da tiroketa. Tiroetako batek inguruko autobus geltokian zegoen 50 urteko emakume bat jo du, bete-betean, eta hil egin da.

Atxilotuetako bat larri

Poliziaren agenteek ustezko bi lapurrak atxilotu dituzte. Horietako bat Sevillako ospitale batean ingresatu dute larri, antza bi bala zauri ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea