Gizartea -
Nafarroa
Tuterako entzierro batean zauritutako 74 urteko gizonezkoa hil egin da
Gizonezkoa Reina Sofia ospitalean egon da ingresatuta joan den uztailaren 26tik. Larri eraman zuten, zezenek harrapatu eta buruan kolpea jaso ostean.
EITB Media
Tuterako Santa Ana jaietako entzierro batean larri zauritutako 74 urteko gizonezkoa hil egin da, Nafarroako hedabideek jakinarazi dutenez.
Uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen Tuterako bizilaguna. Garuneko traumatismoa eta buruko zauria izan zituen, zezenak gainetik igaro ostean.
Larri eraman zuten Reina Sofia ospitalera, eta bertan hil da 13 egun geroago.
Tuterako entzierroetan hil den hirugarren pertsona da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea