Gizartea -

Kopako finala

Athleticen zaleek isuna jaso dute bandera leihatilatik ateratzeagatik

Zale batek twitterren salatu duenez, Guardia Zibilak isuna jarri dio horregatik. Ertzaintzak ohartarazi du ekintza "salagarria" dela. Kontrolak bertan behera uztea agindu du Barne Ministerioak.

Autoa, Athletiken banderak jarrita. Argazkia: EITB
Autoa, Athletiken banderak jarrita.
Autoa, Athletiken banderak jarrita. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athleticen finala ikustera zihoan zale batek bere twitter kontuan salatu duenez, isuna jaso du Athletiken bandera autoko leihatilatik ateratzeagatik. Zaleak hauxe idatzi du sare sozialean: "Esta es la multa de la Guardia Civil por banderines,para los incrédulos" ("Hauxe da Guardia Zibilaren isuna banderengatik, sinesgogorrentzat") eta isunaren argazkia bidali du mezuarekin batera.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, ekintza "salagarria" da hori, baina "arraroa" da salaketa jartzea. Hori horrela, Herrizaingo Sailak esan du ez dakitela horregatik salaketarik jarri ote duten.

Guardia Zibilaren kontrolak, bertan behera

kontrolak bertan behera uztea agindu du
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea