Gizartea -

Maiatzaren 14an

Lapur batzuek enpresari bilbotar bat hil dute Ukrainan

Hilketa maiatzaren 14an izan zen, Makiivka udalerrian. Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen, hilketa egitea leporatuta. Biktima Bilbon hobiratu zuten iragan asteazkenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Pagadigorria enpresaria Ukrainan hil zuten duela 10 egun lapurretan egin nahi zioten gizonezko batzuek, Kanpo Arazoetako Ministerioak konfirmatutako informazioaren arabera.

Hilketa maiatzaren 14an izan zen, Makiivkan. Hiria Donetsk izeneko eskualdean dago, Ukrainako hego-ekialdean, eta 400.000 biztanle inguru ditu.

Ukraniako agintariek Espainiako diplomatikoei aditzera emandakoaren arabera, Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen hilketa gertatu eta gutxira, Bilboko enpresariaren heriotza leporatuta.

Bilbon hobiratu duteKanpo Arazoetako Ministerioak esan du Kieveko kontsul espainiarra "une oro" egon zen hildakoaren familiarekin harremanean eta izapide guztiak bideratzen lagundu zien, hilotzaren aberriratzea barne. Biktima Bilbon hobiratu zuten, asteazkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea