Gizartea -
50 urteko emakumezkoa
Lagun baten argazkia, biluzik, Interneten jartzeagatik atxilotu dute
Emakumezkoak profila sortzeko erabili zuen irudia, baimenik gabe. Biktimak polizia-etxera jo zuen abenduan salaketa jartzeko.
Erredakzioa
Poliziak 50 urteko emakumezko bat atxilotu du Valladoliden, intimitatearen eta norberaren irudirako eskubidearen aurkako delitua leporatuta. Antza denez, atxilotuak antzinako lagun bat biluzik agertzen zen argazkia igo zuen Interneteko sare sozialetara, Poliziak aditzera emandakoaren arabera.
Emakumezkoak profila sortzeko erabili zuen irudia, baimenik gabe. Biktimak polizia-etxera jo zuen abenduan salaketa jartzeko, norbaitek bere irudia Interneten erabili eta "egonezina eta kalte moralak" eragin zizkiola ikusita.
Sare sozialetan sortutako profila aztertu eta ustezko errudunaren izen-abizenak aurkitu zituen Poliziak. Salatzailearen antzinako laguna da, eta atxilotu egin zuten.
Zuhurtziaz jokatuNorberaren edo ingurukoen argazki konprometigarriak egin, gorde eta bidaltzeko orduan kontu handiz ibiltzeko gomendioa egin du Poliziak.