Gizartea -

Irun-Madril

A-1 errepideko obrak bertan behera utzi dituzte, auto-ilerengatik

Goizen zehar,auto-ilara kopurua jaitsiz joan da, baina beste batzuk suertatu izan dira Burgosko hiriburuan.

A-1 errepideko obrak bertan behera utzi dituzte, auto-ilerengatik. EFE
A-1 errepideko obrak bertan behera utzi dituzte, auto-ilerengatik. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepideen Mugapenak A-1 errepidea hobetzeko lanak bertan behera utzi ditu, Irun-Madril noranzkoan, Euskaditik Madrilera Errege Kopako finala ikustera joateko abiatu den ibilgailu kopurua handia dela eta.

Goizen zehar,auto-ilara kopurua jaitsiz joan da, baina beste batzuk suertatu izan dira Burgosko hiriburuan. 10 kilometroko ilarak izatera heldu dira leku batzuetan.

Une honetan trafiko geldoa izan arren errepideko puntu batzuetan, ez da auto-ilara gehiago izango zaleak errrepide beretik itzuli arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea