Gizartea -

Teknologia

Pankreako minbizia detektatzeko modua asmatu du nerabe batek

Metodo berriak orain arte erabili izan direnak baino % 90eko zehaztasun handiagoa du, eta 28 aldiz merkeagoa eta mila aldiz sentikorragoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabost urteko nerabe estatubatuar batek, Jack Andrakak, pankreako minbizia detektatzeko sistema sinple eta merkea asmatu du, CNN kateak esan duenez.

Aurkikuntzari esker, Intel International Science and Engineering Fair munduko zientzia eta ingeniaritza azoka garrantzitsueneko lehen saria eskuratu du.

Andrakak 75.000 dolarreko saria jaso du, "odol laginen eta gernu analisien bitartez" minbizia detektatzeko metodo bat sortzeagatik.

Metodo berriak orain arte erabili izan direnak baino % 90eko zehaztasun handiagoa du, eta 28 aldiz merkeagoa eta mila aldiz sentikorragoa da.

"Johns Hopkins unibertsitatean nabil lanean, patentea hobetzeko, eta hainbat enpresari eskaintzen ari naiz produktua, merkaturatu dezaten", azaldu du asmatzaile gazteak.

Pankreako minbizia fase goiztiarrean detektatzeak ia % 100 handitzen du sendatzeko aukera, eta metodo berria, gainera, ez da erasokorra organismoarentzat.

Arrisku faktoreak hauek dira: tabakismoa, obesitatea, haragi gorri eta azukre gehiegi hartzea, zuntz gutxiko dieta eta Diabetes Mellitusa (DM).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea