Gizartea -

Nafarroa

Emakume bat atxilotu dute poliziei eraso egiteagatik, istripu bat eragin, ihes egin eta positibo eman ondoren

Gertakariak ostiral honetan izan ziren, Irurtzunen, Nafarroan, gaueko 22:20etan.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari bat atxilotu dute ostiral honetan Irurtzunen (Nafarroa) poliziei eraso egiteagatik, trafiko-istripu bat eragin, ihes egin eta alkoholemian positibo eman ondoren.

Polizia iturriek Eferi jakinarazi diotenez, ostiral honetan bi autok talka egin zuten Irurtzungo Iturtxoko kalean, gaueko 22:20ak aldera. Istripua eragin zuen gidariak ihes egin zuen, baina lekuko batzuei esker, aurkitu egin zuten.

Egileak positibo eman zuen alkoholemian, litroko 0,53 miligramoko tasarekin; Foruzaingoak salatu zuen, eta agenteei eraso egin zienean, atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak