Gizartea -

Bizkaia

Bederatzi ibilgailu kiskali dira gaur goizaldean Mundakan

Ertzaintza gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen inolako aukerarik, suteak nahita eragindakoak izatea barne.

Kiskalitako autoetako batzuk. Argazkia: EITB MEDIA
Kiskalitako autoetako batzuk. Argazkia: EITB MEDIA
Kiskalitako autoetako batzuk. Argazkia: EITB MEDIA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi ibilgailu kiskali dira gaur goizaldean Mundakan (Bizkaia), baina ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

01:00ak aldera, Basamortu kalean aparkatuta zeuden bost ibilgailuk su hartu dute, eta handik gutxira gauza bera gertatu da Mundakako saihesbidean (BI2235) aparkatuta zeuden beste lau ibilgailurekin. Kiskalitakoetatik gertu zeuden autoek ere kalteak izan dituzte.

Ertzaintza gertaera hori ikertzen ari da, eta ez du baztertzen inolako aukerarik, suteak nahita eragindakoak izatea barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Suteak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundaka