Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
19 urteko gazte batek sexu eraso bat salatu du Bilbon
Erasoa goizaldean jazo da, gaztea atalondora sartuta, gizonezko bat eraso egin dionean. Zirri batzuk egin ostean, gazteak etxean giltzapetzea lortu du eta ustezko erasotzaileak ihes egin du.
Erredakzioa
19 urteko gazte batek sexu eraso bat salatu du, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Jazoera 03:00ak aldera gertatu da Bilbon, gaztea etxeko atalondora sartu denean, gizonezko bat eraso egiten saiatu denean.
Ustezko erasotzaileak zirri batzuk egin dizkio eta gizonaren aurka indar egin ostean, gazteak etxean giltzapetzea lortu du. Gizonezkoak ihes egin du eta gaztea Basurtuko Ospitalera eraman dute. Poliziak ikerketa bat abiatu du ustezko erasotzailea atxilotzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea