Gizartea -
Istripua
Motorzale bat hil da Zallan, kotxe batekin talka egin ostean
Kotxe batekin talka egin eta motorzale bat hil da BI-636 errepidean gertatuko istripuan. Kotxeko gidaria atera ezinik gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
Erredakzioa
Motorzale bat hil da larunbat honetan kotxe batekin talka egin ostean, BI-636 errepidean, Zallan (Bizkaia).
Istripuaren ondorioz, errepidea moztu egin dute eta trafikoa herritik bertatik bideratu dute.
Istripua 10:50ean gertatu da, BI-363 errepidean, Zallan, Seat Toledo kotxe batek eta Honda motor batek talka egin dutenean. Oraindik ez dakite nola eta zergatik gertatu den.
Talkaren ondorioz jasandako zauriengatik hil da motorzalea, eta kotxeko gidaria, atera ezinik gelditu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik eta Basurtuko ospitalera eraman dute.