Gizartea -
'Bambi' operazioa
Atxilotu bat eta inputatu bat EAEn, haur-pornografiarekin lotuta
Guardia Zibilak 15 lagun guztira atxilotu ditu 13 probintziatan izandako operazio batean. Atxilotuei Interneten bidez haur-pornografiarekin lotutako edukiak partekatzea leporatu diete.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 28 urteko lagun bat atxilotu du Bizkaian eta 55 urteko beste gizonezko bat inputatu du Gipuzkoan haur-pornografiaren aurka 13 probintziatan izandako operazio batean. Atxilotuei Interneten bidez haur-pornografiarekin lotutako edukiak partekatzea leporatu diete.
"Bambi" izeneko operazio honetan 19 etxebizitza miatu dituzte eta guztira, 15 lagun atxilotu dituzte. Gainera, ordenagailu bat, zazpi ordenagailu eramangarri, 37 disko gogor, zazpi USB, 33 CD eta router atzeman dituzte.
Ikerketa joan den urteko maiatzean abiatu zuten, Interneten bidez edukiak partekatzen zituzten bi erabiltzailek haur-pornografiarekin lotutako edukiak aurkitu zituztenean. Guardia Zibilari abisua eman ostean, ikertzen hasi ziren eta horren ondorioz, eduki pornografiko partekatzen zituzten erabiltzaileak identifikatu zituzten.
Ustezko pederastak aurkitu ostean, aldi berean egindako operazio bat jarri zuten martxan eta Bizkaian, Gipuzkoan, Leonen, Madrilen, Bartzelonan, Valladoliden, Salamancan, Malagan, Almerian, Alacanten, Valentzian, Castellón eta Tarragonan egin zituzten atxiloketak.