Itxi

Gizartea

Eguraldia

Kontzertuak bertan behera utzi dituzte bigarren gauez Donostiako Aste Nagusian, eguraldiagatik

EITB Media

Besteak beste, Sagueseko kontzertua eta erraldoien kalejira utzi dituzte bertan behera. Asteazkenean su artifizialak bertan behera utzi ondoren, ostegunean normaltasunez mantendu dituzte.

  • Euria, gaur Donostian

    Euria, gaur Donostian

Ostegun honetan ere, eguraldiak kontzertuak eta zenbait ekitaldi bertan behera uztera behartu du Donostiako Aste Nagusian.

Horren ildotik, oraingoz ekitaldi hauek utzi dituzte bertan behera:

- Sara Azurza musikariak Kursaaleko Urumea terrazan 20:00etan ematekoa zuen kontzertua

- Erraldoien eta buruhandien kalejira Antigua auzoan

- Katalunia Plazan 20:30ean antzeztekoa zen Ganso & Cía antzezlana

- Ana Guerra abeslariak Saguesen 23:45ean ematekoa zuen kontzertua

- Kursaaleko DJ Gaua

- Donostiako Piratek Flamenka gunean antolatutako kontzertua

- Zuloaga plazako Artisautza azoka

Atzo, bertan behera utzi zituzten su festak, 30 urtean aurrenekoz, eta Sagueseko, Kursaaleko eta La Flamenkako kontzertuak. Ostegun honetan, berriz, mantendu egin dituzte, erabakia azken ordura arte luzatu arren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena