Gizartea -
Ehungintzan eta osagarrietan
Euskal herritar bakoitzak 500 euro inguru gastatu du arropetan 2011an
Estatuan gehien gastatu dutenen artean hirugarren erkidegoa da Euskadi. Lehen eta bigarren postuan Balear Uharteak eta Nafarroa daude.
Erredakzioa
Euskal herritar bakoitzak 483,54 euro batez beste gastatu zuen 2011 urtean zehar arropetan eta etxeko tresnetan, Acotex Ehungintzaren eta Osagarrien Elkarteak zabaldutako datuen arabera. Horrela, Estatuan gehien gastatu dutenen artean hirugarren erkidegoa da Euskadi.
Espainia mailan herritar bakoitzak batez beste 416,2 euro xahutu zuen. Gehien gastatu dutenen artean Balear Uharteak (487,02 euro) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (483,71 euro) daude.
Gutxien gastatu duten herritarrak Extremadurakoak (310,31 euro) eta Galiziakoak (336,21 euro) dira. Elkarte honek bildutako datuen arabera, Estatu osoan ehungintzan saldutakoaren % 51a euskal herritarrok erosi genuen.