Gizartea -
Malagan
Espetxe zigorra alabari eta bilobari sexu-abusuak egitegatik
Salaketa orain egun batzuk aurkeztu zuten, alabak, bilobak ere sexu-abusuak jasan zituela jakin zuenean.
Erredakzioa
Gizonezko bat Malagako Alhaurin de la Torre espetxean sartu dute alabari eta bilobari, txikiak zirenean, ustez sexu-abusuak egitegatik.
Salaketa orain egun batzuk aurkeztu zuten, gizonezkoaren alabak, bilobak ere abusuak jasan zituela jakin zuenean. Ordura arte sekretupean mantendu zituen abusuak.
Bigarren biktimak ere 18 urte bete arte itxaron du amari gertatutakoa kontatzeko.
Ustezko erasotzailea, J.L.M.F. Arroyo de la Miel herrian bizi da, Benalmadenan, eta epailearen aurretik pasa da dagoeneko. Epaileak espetxe zigorra agindu du eta ikerketa, oraindik, zabalik dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea