Gizartea -
EAEn, lehen hiruhilekoan
EAEko 8.906 langilek izan dute lan-istripuren bat 2012an
1000 langileetatik 8,3k izan dute lan istripuren bat urtarriletik martxora bitartean. Lehengo urteko hiruhileko berean ordea, 8,9 izan ziren.
Erredakzioa
Laneko ezbeharren tasa pixka bat jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan EAEn, lehengo urteko datuekin alderatuta, iaz 1.000 langiletatik 8,3k izan baitzuten lan-istripuren bat.
Lan Harremanen Kontseiluak emandako datuen arabera, sektore guztietan jaitsi da tasa, lehen sektorean izan ezik; izan ere, tasa 18,2koa izan zen 2011n, eta 21,1ekoa izan da aurten, urteko lehen hiruhilekoan. Ezbehar-tasa jaitsi egin da industrian (13,7tik 12,7ra), eraikuntzan (18,4tik 15,4ra) eta zerbitzuetan (6tik 5,9ra).
2012ko urtarrila eta martxoa bitartean, 8.906 lagunek izan dute laneko istripuren bat. Urtez urteko datuak kontuan hartuta, % 7,1 jaitsi da lan-ordutegietako istripuei, bidekoei edo laneko gaixotasunei dagokienez.
Lanean bertan istripuren bat izan dutenak 7.573 izan dira, lanerako bidean izandako istripuak 1.025 eta laneko gaixotasunak 308, % 11,6 gehiago.
Istripuen larritasuna kontuan hartuta, gehienak arinak izan dira, zehazki 7.505. Istripu larriak izan dituztenak 57 lagun izan dira, eta hil direnak, ordea 11; lehengo urteko zifra bera.