Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Barakaldon bikotekide ohiari eraso egiteagatik
Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon genero indarkeria delitu bat leporatuta. Biktima San Eloy Ospitalera eraman dute, bertan artatu dezaten.
Erredakzioa
Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du larunbat honetan Barakaldon bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Jazoera larunbat honetan izan da, 11:25ak aldera, emakumezko batek Ertzaintzaren laguntza eskatu duenean.
Emakumeak zauri odoltsu bat zuen buruan eta ertzainei azaldu dienez, bikotekide ohiarekin eztabaida bat izan du eta honek ostikadak eta ukabilkadak eman dizkio eta lurrera bota du. Ondoren, gizonezkoak etxebizitzatik ihes egin du.
Anbulantzia batek San Eloy Ospitalera eraman du biktima eta Ertzaintza ustezko erasotzailea bilatzen hasi da. Azkenean aurkitu eta atxilotu egin dute.