Gizartea -

Trafiko istripua

23 urteko gizon bat hil da Heletan, auto istripuz

Berria-k jakinarazi duenez, igande arratsaldean gertatu da ezbeharra, Luhusotik Heletarako bidean. Bidetik atera zen autoa eta tokian bertan hil zen donoztiritarra.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizon bat hil da igande arratsaldean Heletan (Nafarroa Beherea) auto istripu batean, Berria-k atari digitalean jaso duenez. 

Dirudienez, Heletatik Luhusorako (Lapurdi) bidean errepidetik atera zen autoa eta tokian bertan hil zen gizona. Izan ere, suhiltzaileak bertaratu zirenean hilotz topatu zuten. Donoztiriko 23 urteko gizasemea da hildakoa.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Iparraldea argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroa Behereko azken ordukoa Trafiko-istripu hilgarriak