Gizartea -

SUTEAK

Espainiako Gobernuak hondamendi-eremutzat joko ditu sute handiek kaltetutako lurraldeak

Bestalde, Bejiseko (Castello) sutea egonkortuta dago. Guztira, garrek 19.000 hektarea kiskali dituzte astebetean.

Pedro Sanchez Bejisen izan da, suak eragindako kalteak ikusteko. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Bejisen izan da, suak eragindako kalteak ikusteko. Argazkia: EFE
Bejiseko sutea egonkortzea lortu dute, 19.000 hektarea baino gehiago erre ondoren

0:37

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak hondamendi-eremu izendatuko ditu sute handiek aurten kaltetu dituzten lurraldeak, Pedro Sanchezek iragarri duenez.

Sanchez Bejisen (Castello) izan da gaur goizean suak eragin dituen kalteak bertatik bertara ikusteko. Garrek 19.000 hektarea kiskali dituzte astebetean. Proposamena astearte honetako Ministroen Kontseiluan onartuko dute.

Urtea hasi zenetik 223.000 hektarea erre dira Estatuan -iaz 51.000 izan ziren-, eta 270.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. 

Bestade, Bejiseko sutea egonkortuta dago, igande arratsaldetik garrak ez baitira berpiztu.

Egoerak hobera egin du gehien kezkatzen zuten hiru puntuetan: Cueva Santa, Andilla eta El Toro.

Hala ere, astelehen honetan sutea itzaltzeko lanetan jarraitzen dute hamar helikoperok eta 300 pertsonak.

Bestalde, garrak itzaltzeko lanean ari ziren bitartean, suhiltzaileek gerra garaiko lehergailu bat topatu dute erdilurperatuta Andillako (Valentzia) baso batean. Guardia Zibilak erretiratu du eta harrobi batean leherrarazi dute. Horrenbestez, ez da inolako kalterik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Pedro Sánchez albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Valentzia gaur