Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati ukituak egiteagatik

Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu du, sexu erasoen delitu bat egin izana egotzita, 17 urteko neska bati atari batean eraso egin ondoren. Adingabea Txagorritxuko Ospitalean artatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu du igande honetan Gasteizen, sexu erasoen delitu bat leporatuta, 17 urteko neska bati ukituak egiteagatik.

Gasteizko San Martin auzoan erasotzaileak sexu ukituak egin dizkio

Halako batean, neskatoak ihes egitea lortu du, eta kalera irten da. Bertan, inguruetako bizilagun batzuei gertatutakoaren berri eman ondoren, horiek Ertzaintza ohartarazi dute, eta erasotzailea, bere aldetik, ihesi joan da. Bertara joan den patruila batek, dena dela, biktimak eman dituen datuekin bat zetorren gizonezko bat aurkitu du handik gertu, eta horrek hasiera batean agenteei etxetik irten berria zela esan arren, azkenean atxilotu egin dute, adingabeak identifikatu egin baitu.

Susmagarria indarkeria handiz oldartu zaie agenteei, eta iraindu egin ditu. Eraso hori dela eta, bi ertzainek osasun-laguntza behar izan dute. Atxilotua lau aldiz atxilotu dute aurretik, ondasunen aurkako ekintzak egotzita gehienbat; dagoeneko jarri dute epailearen esku. Biktima, berriz, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea