Gizartea -
Zirkulazio istripua
9 hilabeteko eta 8 urteko bi neskato, larri zaurituta Irurtzunen
Istripuan bost pertsona zauritu dira guztira, tartean beste bi heldu, larri, eta 7 urteko mutil bat, arin.
Erredakzioa
Bederatzi hilabeteko neskato bat, zortzi urteko beste bat eta bi heldu, denak familia berekoak, larri zauritu dira AP-15 autobidean, Irurtzunen (Nafarroa), zihoazen autoa iraulita.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
Bi helduak autoaren gidaria eta haren alboan eserita zihoan gizonezko bat dira. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.
Istripuan zazpi urteko mutil bat ere zauritu da, baina arin, eta lekuan bertan artatu dute.
Ezbeharra atzo jazo zen, 19:00etan, AP-15 autobideko 111. kilometroan, iparralderako noranzkoan. Oraindik, baina, ez dago argi zer dela eta gertatu den.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du.