Gizartea -
2022-2023 IKASTURTEA
Noiz hasiko dira eskolak EAEn eta Nafarroan?
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxe publikoen egutegia kontsultatu dezakezu albiste honetan.
EITB MEDIA
Eskola gehienak irailaren 8an hasiko dira Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan, berriz, ikasturtea irailaren 7tik 9ra bitartean abiatuko dute, covid-19aren aurkako neurririk gabe.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Klaseak irailaren 8an hasiko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, maila guztietan: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan; Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.
Gabonetako oporrak 2022ko abenduaren 24tik 2023ko urtarrilaren 8ra bitartean izango dira, biak barne.
Aste Zuria otsailaren 16tik 28ra izango da, inauteriekin bat eginez, eta ikastetxeek jai-egunak gehitzeko aukera izango dute.
Aste Santuko oporrak, gutxienez, apirilaren 6tik 10era bitartean izango dira, biak barne.
Ikasturtea, beranduenez, 2023ko ekainaren 21ean amaituko da hezkuntzako maila guztietan.
NAFARROA
Eskolak irailaren 7tik 9ra bitartean hasiko dira Nafarroan, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan; Batxilergoan eta Hezkuntza Berezian. Zentro bakoitzak erabakiko du zein egunetan abiatu ikasturtea.
Gabonetako oporrak 2022ko abenduaren 23tik 2023ko urtarrilaren 8ra bitartean izango dira, biak barne; eta abenduaren 22an klaseak goizez emango dituzte soilik.
Aste Zuria otsailaren 16tik 28ra bitartean izango da, inauteriekin bat eginez, eta ikastetxeek jai-egunak gehitzeko aukera izango dute.
Aste Santuko oporrak apirilaren 6tik 16ra izango dira, eta apirilaren 5ean eskolak goizez soilik emango dituzte.
Ikasturtea amaitzeko eguna ikastetxe bakoitzak zehaztuko du. Hala ere, eskolak ekainaren 20tik 22ra bitartean bukatuko dira Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, berriz, klaseak ekainaren 20an amaituko dira.