Gizartea -
bilboko aste nagusia
Mozoilo eta Sin Kuartel, Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoko bakailaoa pil-pilean kategorian garaile
Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacios txupineroak eman diote txapela Mozoilori. Ohiko deialdian lehiatu da eta 99,5 puntu eskuratu ditu. Sin Kuartel, bestalde, puntu gehien lortu dituen konpartsa izan da, 91,5, guztira.
agentziak | eitb media
Galdakaoko Mozoilo eta Bilboko Sin Kuartel konpartsa garaile atera dira larunbat honetan Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoko bakailaoa pil-pilean kategorian.
Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacios txupineroak eman diote txapela Mozoilori. Ohiko deialdian lehiatu da eta 99,5 puntu eskuratu ditu. Sin Kuartel, bestalde, puntu gehien lortu dituen konpartsa izan da, 91,5, guztira.
Dozenaka pertsona hurreratu dira ostiral honetan Bilboko Areatzara, Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoan bakailaoa pil-pilean deritzon proban parte hartzeko asmoz. Lehiaketaren sailkapen orokorreko bosgarren proba honetan, parte-hartzaileek euren platerren uztartzea izan dute gozagai, Bizkaiko Txakolinarekin.
Eguneroko lehiaketaz gain, gastronomikoak zenbait jarduera eskaini ditu gaur, esate baterako, 300 haur eta gazte inguru bildu dituen tailerra. Bilboko Konpartsen arabera, "fruta-burruntziak prestatzeko aukera izan dute Gastro Txiki tailerrean". "Eguna borobiltzeko", Mikel Garaizabal sommelierrak ardo tailerra eskaini du, eta Thatek Slow Food tailerra prestatu du.