Gizartea -

Istripua

Emakume bat hil da Irunen, motozale batek harrapatuta

Gidaria ospitalera eraman dute, zaurituta.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko emakume bat hil da Irunen, 22 urteko motozale batek harrapatuta. Gidaria ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:20ak aldera gertatu da GI-636 errepidean; horren ondorioz, Osinbiribil eta Behobiako biribilguneen artean bi noranzkoetan itxita egon da bidea 21:00ak arte inguru.

Emakumea istripuaren lekuan bertan hil da, iturriek adierazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak