Gizartea -

migrazioa

Poliziak Urruñako elizan zeuden 10 migratzaile atxilotu ditu

Alkateak atxiloketak salatu, eta operazioa eliza barruan egin izana kritikatu du. Gaur 18:00etan elkarretaratzea deitu du Elkartasun Sareak protesta egiteko.

Urruñako eliza, artxiboko irudian. Argazkia: Google Maps
Urruñako eliza, artxiboko irudian
Urruñako eliza, artxiboko irudian. Argazkia: Google Maps

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Urruña Lapurdiko herriko elizan zeunden 10 pertsona migratzaile atxilotu zituen atzo arratsaldeko lehen orduan. Antza denez, elizan sartu ziren Poliziarengandik ihes egiteko.

Filipe Aramendi alkateak atxiloketak salatu ditu, eta operazioa eliza barruan egin izana kritikatu du. 

Gaur 18:00etan, Elkartasun Sareak elkarretaratzea deitu du elizaren aurrean gertatutakoa salatzeko.

Ez da lehen aldia Urruñan migratzaileak atxilotu eta mugaren beste aldera eramaten dituztela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak