Gizartea -
ERASOA
Gizon bat sastatu dute goizaldean Bilbon, bi talderen arteko borroka batean
06:00ak aldera borrokan hasi dira hainbat pertsona, Pio Baroja kalean, Tranbiaren geltokitik gertu. Biktimak hiru zauri ditu.
EITB MEDIA
Ertzaintzak ikerketa abiatu du goizaldean Bilbon gizon bat sastatu duen pertsona aurkitu eta atxilotzeko.
Segurtasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez, 06:00ak aldera, borroka bat izan da bi talderen artean Pio Baroja kalean, Tranbiaren geltokitik gertu.
Borroka horren baitan, hiru zauri eragin dizkiote biktimari. Ez dago argi labanaz edota botila baten beirarekin egin dizkioten zauriak.
Hasieran Basurtuko Ospitalera eraman dute, baina ondoren Gurutzetara eraman dute.
Ertzaintza gertatutakoa argitzen eta egilea edo egileak aurkitzen saiatzen ari da, baina oraingoz ez dago atxiloturik.