Gizartea -

Gertakariak

Gizon bat erreskatatu dute Gorlizko kala batean, altuera handi batetik erori ostean

Ertzainak eta osasun langileak bertaratu dira. Gizonezkoa Gorlizko ospitalera eraman dute helikopteroz, bizkarrean kolpe bat jasota.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat erreskatatu du gaur arratsaldean Gorlizen (Bizkaia). Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, SOS Deiakek abisua jaso du 17:00ak aldera, Astondoko itsasargia dagoen lekutik gizon bat kala batera erori dela ohartaraziz.

Ertzainak eta osasun langileak bertaratu dira. Gizonezkoa Gorlizko ospitalera eraman dute helikopteroz, bizkarrean kolpe bat jasota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gorliz 112 SOS Deiak