Gizartea -

nafarroa

Alkohol maila seikoiztea leporatu diote gidari bati Castejonen bidetik atera ostean

AP-15 errepideko 8. kilometroan atera da bidetik, eta arin zauritu da.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alkohol maila seikoiztu izana leporatu diote gizon bati Castejonen (Nafarroa), errepidetik atera ostean.

Poliziak Eferi jakinarazi dionez, AP-15 errepideko 8. kilometroan atera da gidaria bidetik, eta arin zauritu da. Foru Poliziaren patruila bertaratu denean, gizonak 1,47 mg/l eman du alkohol proban.

Goizeko 08:50ean gertatu da. Datorren astean, Tuterako Epaitegira joan behar izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea