Gizartea -

Nafarroa

Hiru zauritu arin Cascanten, auto baten eta furgoneta baten arteko talka baten ondorioz

Hiru zaurituak Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte toraxeko minarekin.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteko gizon bat eta 61 eta 79 urteko bi emakume arin zauritu dira furgoneta batek auto batekin talka egin ostean N-121-C errepideko 4. kilometroan, Cascante parean, Nafarroan.

Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, gertakaria igande honetan jazo da, eta hiru zaurituak Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte toraxeko minez.

Nafarroako suhiltzaileak eta foruzainak ezbeharraren lekura bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak