Gizartea -

GERTAKARIA

24 urteko nafar bat hil da, zihoan ontziak goi-tentsioko kable baten aurka talka egin ostean

Eo ibaiaren itsasadarrean, Asturias eta Galizia arteko mugan, ontzia lurrera hurbildu zen itsasgora aprobetxatuz, baina karbonozko mastak goi-tentsioko kablea jo zuen. Ondorioz, gaztea elektrokutatu egin zen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko nafar bat hil da Asturias eta Galizia arteko mugan, zihoan itsasontziak izandako istripuan.

Eo ibaiaren itsasadarrean, gaztea lagun talde batekin zihoan aisialdirako ontzi batean: lurrera hurbildu ziren mareagora aprobetxatuz, eta ontziaren karbonozko mastak goi-tentsioko kablea jo eta gaztea elektrokutatu egin zuen.

Erreskate taldeek Castropolgo portuan hartatu zuten lehenengo, eta, ondoren, Jarrioko ospitalean, baina gauean hil da erietxean.

Gazte nafarraren familiak Ribadeon zuen uda igarotzeko etxea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak