Gizartea -

BILBO

Bilboko Areatzan sua hartu zuen eraikineko bizilagunek etxeetara sartu ezinik jarraitzen dute

Kaltetuetako batek Radio Euskadin irmo adierazi du sugarrak Aste Nagusiko su artifizialen ondorioz hasi zirela. Urrun ikusten du etxeetara behin-betiko sartzeko aukera.

Suak kaltetutako etxebizitza bat. Argazkia: EITB Media
Suak kaltetutako etxebizitza bat. Argazkia: EITB Media
Adituen arabera, su artifizialek eragin zuten Areatzako sutea

03:15

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Areatzan sua hartu zuen eraikineko bizilagunek etxeetara sartu ezinik jarraitzen dute eraikinaren egoera txarraren ondorioz.

Kaltetuak egunean bi aldiz baino ezin dira sartu beren etxeetara norberaren gauzak jasotzera. Bi txandatan sartzen dira; bat, goizean eta bestea, arratsaldean, suhiltzaileen laguntzarekin.

Eraikineko bizilagun batek Radio Euskadin azaldu duenez, etxeetara behin-betiko sartzea urrun ikusten dute, teilatua oso kaltetuta dagoelako, eta ez dakitelako suak argindarrean eta gasan eragina izan duen.

Sutearen sorreraren inguruan galdetuta, kaltetuak argi dauka sugarrak Aste Nagusiko su artifizialen ondorioz hasi zirela.

SUAK KALTETUTAKO ETXEBIZITZA BATEN IRUDIAK:

Argazkia: EITB Media

Argazkia: EITB Media

Argazkia: EITB Media

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo gaur Zer gertatu da Bizkaian? EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa